martes, 12 de febrero de 2008

Aldi berean, (XVI-XVII), Espainian hiru estamentu bereizten ziren: noblezia, bertan goi-noblezia (kontseilariak, diplomatikoak...) eta behe-noblezia (ez zuen egoera ekonomiko hain ona) zeuden, influentzia handia zuten, lur handien jabe ziren eta pribilegio ugari zituzten, hala nola, ez zituzten zergak ordaintzen.

Bigarren estamentua kleroa zen, herriaren %10 baino gehiago zen kleroa eta hemen ere, bi maila bereizten ziren, goi-kleroa adb: kardinalak, abadeak, gotzainak... eta behe-kleroa, herri apaizak, fraideak, monjeak....

Azken estamentua herri xehea zen, ez zuten inolako pribilegiorik, baserritarrak eta burgesak zeuden bertan, bigarren hauek, aberatsak lanagatik, noblezia tituluak lortzen saiatzen ziren, baina ez zituzten eskuratzen.

Hiru estamentu hauek hirietan edota landetan banatzen ziren. Hiriko bizimodua oso deserosoa zen. Hiriek bizileku xumeak zituzten eta tresneria oso urria. Ekonomian, Amerikaren aurkikuntzaren ondorioz, merkataritza hobetu egin zen, baita finantzak ere. Hirian bertan, bazeuden ezberdintasun sozialak, noblezia, burgesekin batera luxuzko produktuak kontsumitzen zituzten, eskulangileak, nekazaritza etab. zutenarekin konpontzen ziren, hobeto esanda, zutenarekin konpondu behar ziren, pribilegiorik ez zituztelako.

Merkataritza eta finantzak gora joan arren(XVII.mendean), Espainia krisi orokor bat pasatzen ari zen. Alde batetik ekonomikoa artisautza ahuldu, herri-xehea geroz eta pobreagoa zelako. Beste batetik, demografikoa higiene falta, handia zegoenez gaixotasun ugari zegoelako, gizarte krisia hala nola, giro ezkorra, mentalitate aldaketa... eta bukatzeko politikoa porrot militarra eta hegemoniaren galpena adibide gisa.

Honek guztiak eragina izan zuen Espainiako ohituretan. Gehienbat jantzietan, elikaduran eta dibertsioan. Nobleen arropak oso forma
korapilatsua zuten eta gerriko handiak. Gizonak ile motz eta bizardunak ziren, eta buruan sonbreiru bat janzten zuten, luma batekin askotan. Emakumeak kolore argiak eramaten zituzten, gerrian estu-estuak ziren soinekoak, kanpai forman bukatzen ziren eta ilea beti jasota zeramaten forma korapilotsuan. Burgesek jantzi ilun eta sinpleak eramaten zituzten eta herri-xeheak, artilezko eta kotoizko jantziak.

Elikaduran ere desberdintasun handiak zeuden, lehenengo, produktu berriak ekarri zituzten Ameriketatik (txokolatea, artoa, tomatea...) eta herri xeheak bakarrik fruituak, ogia eta barazkiak jaten zituen, nobleziak aldiz, denetatik: haragia, ardoa, Ameriketako produktuak...
Dibertsioan ere aldaketak egon ziren: antzerkia, eta zehatzago esanez, komedia (maitasuna, ondra, zeloak...). Emankizun hauek komedia barletan antzezten ziren.

miƩrcoles, 30 de enero de 2008

AMERIKAREN AURKIKUNTZAK IZANDAKO ONDORIOAK

Espainian XV-XVI-XVII.mendeetan

Espainiako bizimodua garai horretan.

XV. mendearen amaieran, Afrika, Asia, Europa.. ezagutzen ziren, eta ondoren mundu berria bezala ezagutzen den Amerika aurkitu zuten; Amerika
aurkitzeko arrazoiak honakoak izan ziren: lehenengo, nabigazio tresna berriak agertu ziren, karabela, iparrorratza, astrolabioa....
Bigarrenez, liburuen hedapena gertatu zen, adibidez “Imago mundi” (1410), teoria berriak (lurra biribila zela pentsatzea...), etab. Eta bukatzeko, Konstantinopla turkiarren menpe geratu eta espezien bidea itxi zuten. Ondorioz, Ekialde Urrunera abiatu edo bide berri bat topatu beharra zegoen, Mediterraneotik eginez gero, turkiarrei ordaindu beharra zegoelako. Ibilbide berriak aberastasunaren, ospearen eta abenturaren bila egiten ziren.

Espainiarrek eta portugaldarrek ibilbide berriak hautatu zituzten, eta Kolon (1492) Ameriketara iristean (India, honen ustetan), bertan hiru zibilizazio handi eta indartsu topatu zituen: Aztekak (Mexikon), Maiak (Tabaskon, Hondurasen) eta Inkak (Andeetan).

Aztekak nahuatl hizkuntza hitz egiten zuten, hauen hiriak urbanizatuak zeuden eta enperadoreak agintzen zuen. Jarduera ekonomiko garrantzitsuenak, nekazaritza, abeltzaintza, ehunak, kobrea eta zeramika ziren. Politeistak ziren.

Maiak hiri estatuetan zeuden antolatuta, errege apaiza zegoen denen gainetik, eta kultura homogeneoa zuten, idazkera hieroglifikoa zuten, kolon heltzean(1492) gainbeheran zeuden.

Inken hiriek erkidegoa osatzen zuten, bakoitzean jauntxoak agitzen zuen, eta aldi berean inperioan enperadoreak agintzen zuen. Politeistak ziren hauek ere eta jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren. Lurrak landu eta familien artean banatzen zituzten, laborantza-sistema oso aurreratua zutelarik.