miércoles, 30 de enero de 2008

AMERIKAREN AURKIKUNTZAK IZANDAKO ONDORIOAK

Espainian XV-XVI-XVII.mendeetan

Espainiako bizimodua garai horretan.



XV. mendearen amaieran, Afrika, Asia, Europa.. ezagutzen ziren, eta ondoren mundu berria bezala ezagutzen den Amerika aurkitu zuten; Amerika
aurkitzeko arrazoiak honakoak izan ziren: lehenengo, nabigazio tresna berriak agertu ziren, karabela, iparrorratza, astrolabioa....
Bigarrenez, liburuen hedapena gertatu zen, adibidez “Imago mundi” (1410), teoria berriak (lurra biribila zela pentsatzea...), etab. Eta bukatzeko, Konstantinopla turkiarren menpe geratu eta espezien bidea itxi zuten. Ondorioz, Ekialde Urrunera abiatu edo bide berri bat topatu beharra zegoen, Mediterraneotik eginez gero, turkiarrei ordaindu beharra zegoelako. Ibilbide berriak aberastasunaren, ospearen eta abenturaren bila egiten ziren.

Espainiarrek eta portugaldarrek ibilbide berriak hautatu zituzten, eta Kolon (1492) Ameriketara iristean (India, honen ustetan), bertan hiru zibilizazio handi eta indartsu topatu zituen: Aztekak (Mexikon), Maiak (Tabaskon, Hondurasen) eta Inkak (Andeetan).

Aztekak nahuatl hizkuntza hitz egiten zuten, hauen hiriak urbanizatuak zeuden eta enperadoreak agintzen zuen. Jarduera ekonomiko garrantzitsuenak, nekazaritza, abeltzaintza, ehunak, kobrea eta zeramika ziren. Politeistak ziren.

Maiak hiri estatuetan zeuden antolatuta, errege apaiza zegoen denen gainetik, eta kultura homogeneoa zuten, idazkera hieroglifikoa zuten, kolon heltzean(1492) gainbeheran zeuden.

Inken hiriek erkidegoa osatzen zuten, bakoitzean jauntxoak agitzen zuen, eta aldi berean inperioan enperadoreak agintzen zuen. Politeistak ziren hauek ere eta jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren. Lurrak landu eta familien artean banatzen zituzten, laborantza-sistema oso aurreratua zutelarik.

No hay comentarios: